XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen amaitzen dira emakume baten animo egoeraren azterketak.

Gizonak izan behar du aurrena emakume batengana hurbildu eta elkarrizketa hasten.

Bere maitasunari buruzko batzuek esango dizkio, eta ongi hartu dituela konturatzen bada, berehala ekingo dio lanari bere asmoak lortzeko ezeren beldurrik gabe.

Lehenengo elkarrizketan bere maitasuna kanpoko zeinuekin nabarmentzen duen emakumea lortu erreza gertatzen da.

Era berean, amoroski mintzatzean berehala maitasun handia adierazten duten hitzekin erantzuten duen emakume likitsa aurrez irabazitzat jo daiteke.

Emakume guztiak, direla zuhurrak, sotilak edo fidakoiak, beren maitasuna agertzen badute, lorpen erreza gertatzen dira.

IV. ALKABOETA BATEN EGINBEHARREI BURUZ Emakume batek bere maitasuna edo nahia zeinu edo gorputzaren mugimendu bidez adierazi bazuen eta, gero, denbora askoan edo inoiz ikusten ez bada eta ezagutu berria den pertsona bada, gizonak alkaboeta batengana jo behar du hura eduki ahal izateko.

Alkaboetak, emakumearen konfidantza bere egokieren arabera irabazi ondoren, senarra gorrotatu edo mezprezatu dezan saiatuko du, horretarako berarekin elkarrizketa esanguratsuak edukiko dituelarik, haurrak izateko botikez hitzegingo diolarik, auzokoei eta beste emakumeei buruz esames guztiak kontatuko dizkiolarik, aldi berean edertasuna, argitasuna, zuhurtzia, borondatea eta dotorezia ospatuko dituelarik.

Honela esango dio: (...).